Josetxo Chérrez Bermejo

"NILSAKO ZUZENDARITZAK EUROPAKO DEIALDIETAN PARTE HARTZEAREN ALDE EGIN DU, ETA EMAITZA ONA LORTU DU"

AGRONOMIA-INGENIARIA. 52 URTE. NILSAKO ERAGIKETA-TEKNIKARIA ETA LAU PROIEKTUREN BULTZATZAILEA: BI NAZIONAL ETA BI EUROPAR.

Josetxo, 2019ko NILSAren txostenerako elkarrizketatu zintugun, enpresaren sorreraren 30. urteurrena ospatzeko. Zure iritziz, zer aldaketa izan dira azken bost urteotan?

Elkarrizketari dagokionez, NILSAko zuzendaritzak, Nafarroako Gobernuarekin lerrokatuta, I+G+b proiektu nazionalen zein europarren deialdietan eta eta Europako funtsen deialdietan parte hartzearen alde egin duela azpimarratu behar da, eta emaitza ona izan duela esan dezakegu.

2020an bi proiektutan parte hartzen genuen bazkide gisa: LIFE NADAPTA, Foru Gobernuarentzat eta NILSArentzat mugarri izan zena, Nafarroa Europar Batasunaren mapan jartzea ekarri baitzuen, klima-aldaketa bezalako gai gori batean. 2017an kontzesio bati buruz hitz egin genuen, esparru horretako politika publikoei oraindik bultzada eman ez zitzaienean.

Bestalde, NILSAk, OUTBIOTICS proiektuan parte hartzen zuen, I+G+b taldearen bitartez: 2018an hasi eta 2021ean amaitu zen POCTEFA bat (Espainia, Frantzia eta Andorrarako Europar Batasunaren proiektua). Mugaz gaindiko ibaietan kutsatzaile emergenteak identifikatu nahi zituen, hala nola antibiotikoak edo bakterio erresistenteak.

Azken urteotan, legegintzako egintza garrantzitsuak onartu dira, eta horiek eskakizun berriak, betetzeko epeak eta lotutako arau teknikoak dakartzate… Batez ere, jabari publiko hidraulikoari buruzko 665/2023 Errege Dekretuaz (espero ziren Oinarrizko Arau Teknikoak dituenak) eta hiriko hondakin-uren tratamenduari buruzko 2024/3019 Europako Zuzentarau berriazari naiz, TARU izenez ezagutzen dena, 2024aren amaieran onartu zena eta Espainiak 2027ko uztailaren 31 baino lehen bere legegintza-ordenamendura eraman behar duena.

Europako/Estatuko deialdien helburu nagusietako bat jarduerak batera finantzatzea da, legediaren baldintza berriak bete ahal izateko.

Gaur egun, Europako zazpi proiektutan eta Espainiako bost proiektutan parte hartzen dugu. Jauzi kuantitatiboa eta kualitatiboa oso handia izan da. Horrek, besteak beste, kontratazio berriak ekarri ditu.

Ekonomia berreskuratzeko eta eraldatzeko bi proiektu estrategikoren, PERTE izenekoen, eta Europako beste biren –Uramuga eta LIFE Pyrenees for clima– arduraduna zarenez, azalduko diguzu zertan dautzan?

Bi proiektuak: Nafarroako Ur Digitala eta Nafarroako Erriberako Ur Digitala. Espainiako Gobernuak Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan uraren ziklo integrala digitalizatzeko PERTEren lehenengo eta bigarren deialdietan hautatu dituen bi proiektu dira.

Nafarroan uraren ziklo integralaren digitalizazioan aurrera egitea du helburu, hiru jarduera-ardatzetan zentratuta: plangintza, azterketak eta diagnostikoak; digitalizazio-jarduketak hornidura- eta saneamendu-azpiegituretan; eta, hirugarrenik, tresna digitalen garapena eta ezarpena: zibersegurtasuna, kudeaketa digitaleko plataformak, datuen gobernua eta abar. Bi proiektu horiek 10,9 eta 4,5 milioi euro mobilizatzen dituzte, hurrenez hurren, eta batez besteko kofinantzaketa-ehunekoa % 80 ingurukoa da. 

NILSAk eratu diren Nafarroako bi elkarteren bazkide koordinatzaile gisa jarduten du, eta gerentziak lanaldi osoko pertsona bat izendatzea erabaki du PERTE bakoitza kudeatzeko.

Proiektu handinahiak dira, eta berrikuntza-jarduera asko dituzte, hala nola araztegietako biki digitalak eta eragiketa- eta mantentze-lanetan adituak diren sistemak, besteak beste.

Erronka garrantzitsua da, digitalizazioari dagokionez estrategia eta garapen-maila desberdinak dituzten hainbat bazkideren artean koordinatu behar dugulako, eta, gainera, inbertsioak epe egokian egin behar ditugulako.

Bestalde, LIFE Pyrenees4clima dago: asmo handiko Life proiektu estrategikoa, eta Klima Aldaketaren Pirinioetako Estrategiaren (EPiCC) zati handi baten ezarpena finantzatzeko sortu da. Ia 20 milioi euro mobilizatzen ditu, % 60ko baterako finantzazio-tasarekin 2023-2031 aldian. Pirinioetako Lan Elkartea (PLE) da buru, Frantziako, Espainiako eta Andorrako Pirinioetako eskualde mugakideak biltzen dituen erakunde plurinazionala da, eta Nafarroako Gobernua bertako kide da erakunde-kide gisa. NILSAk bazkide gisa parte hartzen du 291.180,17 euroko aurrekontuarekin, hiru jarduera piloturen garapenean: mikrokutsatzaileen analisia Pirinioetako ibilguetan; drainatze jasangarriaren pilotu bat garatzea; eta tamaina ertain-txikiko udalerrietan eskala errealeko uraren ziklo integrala aztertzeko metodologia ezartzea.

Eta amaitzeko, URAMUGA: Interreg POCTEFA proiektua da, Frantzia eta Euskadiren arteko mugaz haraindiko arroetako uraren zikloaren kudeaketa jasangarria eta baterako gobernantza bilatzen dituen proiektua. 3,6 milioi euro mobilizatzen ditu, % 65eko finantzazio-tasarekin 2024-2026 aldian.

Espero diren emaitzak honako hauek dira: edateko uraren eta hondakin-uraren kudeaketa partekaturako lankidetza-esparru egonkor eta iraunkorra ezartzea, saneamendu-azpiegituretan eta hornidura-azpiegituretan hobekuntzak egitea, eta, azkenik, ur-baliabideei eta sareak konektatzeko aukerei buruzko ezagutza hobea izatea. NILSA partzuergoko taldeburua ere bada, eta proiektuaren kudeatzaile bat kontratatu du, lanaldi osorako, proiektuaren koordinazio ona ziurtatzeko.

Eta, orduan, zer lan egiten duzu?

Nire zeregina deialdietan hasieratik lan egitea izan da: partzuergoa eratzea, proposamena egitea eta esleipenera arte jarraipena egitea. Esleipena behin betikoa denean, NILSAko zuzendaritzaren estrategia (koordinazio-rola badugu) proiektuaren kudeatzaile gisa zeregin espezifikoa duen pertsona bat esleitzea da. Hor nire zeregina kudeatzaileari proiektua ezagutzeko fasean laguntzea da, eta egintzak exekutatzen parte hartzen dut.

Josetxo Chérrez Tuterako araztegian.Josetxo Chérrez Tuterako araztegian.

Zer ekarpen egiten diote NILSAri Europako proiektuek eta zer ematen die NILSAk proiektu horiei?

PERTEek aparteko finantza-baliabideak ematen dituzte Nafarroako uraren ziklo integralaren digitalizazioari bultzada emateko. Horrez gain, beste erakunde batzuekin batera lan egiteko aukera ematen dute: Nafarroako Ur Digitalaren PERTEren kasuan, Iruñerriko Mankomunitatearekin eta Montejurrako Mankomunitatearekin; eta Nafarroako Erriberako Ur digitalaren PERTEn, berriz, Tuterako Uren Udal Batzordearekin, Moncayoko Mankomunitatearekin eta Arguedas, Cabanillas, Fustiñana eta Valtierrako udalekin.

Bestalde, NILSAk Nafarroako Gobernuaren sozietate gisa duen pisu espezifikoa eskaintzen du, arlo publikoari buruz duen ikuspegia eta bultzada zabalduz. Sendotasun gisa, bere gaitasun teknikoa, finantzarioa eta, Nafarroako Gobernuaren zuzendaritzapean, saneamenduan eta arazketan egindako ibilbide luzea aipatuko nituzke. Eta, azkenik, suposatzen zaiguna: ahalegina, konpromisoa eta gogo-dosi batzuk ere gaineratuko nuke.

Zer azpimarratu nahi zenuke NILSAk egiten dituen proiektuetatik, zure ustez, gehiago ezagutu beharko litzatekeelako?

Erakundeen arteko lankidetza azpimarratuko nuke, horietako asko publikoak, batzuk Foru Erkidegotik kanpokoak. Lankidetza hori, gizarteak behartzen gaituena eta begi-bistakoa dirudiena, batzuetan ez da lortzen erraza. Azpimarratuko nuke, halaber, proiektuek komunikaziora eta hedapenera behartzen dutela, eta, alde horretatik, saneamendu- eta arazketa-lanaren konplexutasuna ezagutarazten saiatzen gara beti, uraren ziklo integralaren zati ezagunena izaten baita.

Josetxo Chérrez Queiles ibaiaren gaineko zubi batean ikus daiteke. Queiles ibaiaren ibilgua arreta berezikoa da.Josetxo Chérrez Queiles ibaiaren gaineko zubi batean ikus daiteke. Queiles ibaiaren ibilgua arreta berezikoa da.

Zer eragin dute lan egiten duzun proiektuek herritarren bizitza praktikoan?

PERTEak, adibidez, hiri-erabilerako uraren ziklo integrala digitalizatzean dautza, eraginkorragoa izan dadin. Prozesuak digitalizatzea termino oso zabala da, eta, Nafarroaren kasuan, honako jarduketa hauetan gauzatzen da: kontsumorako ura zaintzeko protokoloak, ur-sareetako egiturazko ihesei buruzko azterlanak, saneamendu-sistemak kudeatzeko plan integralak, lehorteetako larrialdi-planak, ur birsortua sustatzea, urak zeharkatzen dituen fase guztietako (ura hartu, edangarri bihurtu, banatu, estolderia eta arazketara bideratu eta ibaira itzuli) digitalizazio-jarduerak sare eta instalazioetan, uraren zikloko instalazioetan plaka fotovoltaikoen proiektuak eta obrak egitea, web-zerbitzuak eta telekomunikazio-atariak.

Bi PERTEek Nafarroako biztanle guztiak biltzen dituzte, hau da, udalerri bakar bat ere ez da geratu uraren hiri-zikloa digitalizatzeko laguntzetatik kanpo. Beraz, kohesionatzeko modu bat ere bada.

Bigarren PERTEan, 2024ko urrian esleitutakoan, hamabost udalerri dira onuradunak: Tutera, Fontellas, Cabanilllas, Fustiñana, Castejon, Corella, Barillas, Ablitas, Monteagudo, Tulebras, Murchante, Ribaforada, Buñuel, Valtierra eta Arguedas. Tuterako Uren Udal Batzarraren eta Moncayoko Uren Mankomunitatearen bitartez taldekatzen dira, edo zuzenean, zenbait alkatetzarekin.

Beraz, tokiko erakundeekin lan egiteaz ari gara, gertuko konponbideak eta auzokoak sustatzen dituztenak: herritarrengandik hurbilen dauden instantziak dira, haien behar eta itxaropen zehatzetara hobeto egokitzen den zerbitzua eman dezaketenak.

Zure ustez Next Generation funtsak eraginkorrak izaten ari dira sortu ziren helburuetarako: susperraldi ekonomikoa eta Europaren eraldaketa ekonomikoa pandemiaren ondoren?

Next Generation Europar Batasuneko ekonomia suspertzeko diseinatutako berreskuratze-funtsak dira, koronabirusak eragindako pandemiaren ostean. Hain ezaugarri globalak eta handinahiak dituen eraldaketa ekonomikoaren erronka ez da egun batetik bestera nabaritzen, baina epe luzera hauteman beharko litzateke.
 
Uraren digitalizaziorako PERTEa eraginkorra izango da norabide egokian aurrera eginarazten gaituen zentzuan. 

Nola ikusten duzu Nafarroa Espainiako testuinguru orokorrean Europako proiektuei dagokienez?

PERTEei buruz dakidanetik, taularen erdian gaudela uste dut berriro. Banaketa nahiko homogeneoa izan da autonomia-erkidegoen artean, nahiz eta autonomia-erkidego batzuek proiektu estrategiko gehiago aurkeztu dituzten eta funts gehiago lortu dituzten. Mediterraneoko arkua, Andaluzia eta uharteak nabarmentzen dira.

Zure ustez, zein eragin izango du Europako proiektuetan 2026an Next Generation funtsak aldi baterako amaitzeak?
 
Badirudi inork ez daukala oso argi, eta nik ere ez…   
 
Ur Digitaleko PERTEren azken data 2026ko ekaina da, eta badirudi ez dela mugituko. MITECOk hilabete batzuk behar izan zituen lehen deialdiaren oinarri arautzaileak egiteko, eta benetako lan-epea 30 hilabetera murriztu zen lehen deialdian, eta 18 hilabetera bigarrenean.  
 
NILSAk ahalik eta ahalegin handiena egiten du laguntza osoa gauzatzen saiatzeko.
 
Badago galdetu ez dizugun eta jendeak ezagutzeko kontatu nahiko zenukeen zerbait?

Ni lana xehe azaldu ahal izan dudala uste dut.

Logos Pyrenees 4 Clima, cofinanciado por la Unión Europea

LIFE 22 IPC ES PYRENEES4CLIMATE

Laburpen-esaldia:
Klimarekiko erresilientea den mugaz gaindiko mendi-komunitate bat lortzea Pirinioetan. Proiektuaren helburua Klima Aldaketaren Pirinioetako Estrategia (EPiCC) ezartzea da.

Nafarroako bazkideak: Nafarroako Gobernua (GID), GAN, UNAV, NUP, NASUVINSA, NILSA.
Beste bazkide batzuk: 46 bazkide, guztira. Pirinioetako Lan Elkartearen Partzuergoa (PLE) koordinatzen du. Kataluniako, Aragoiko, Nafarroako, Euskadiko, Okzitaniako, Akitania Berriko eta Andorrako gobernuak. Hainbat erakunde zientifiko, ingurumen-erakunde, enpresa pribatu eta erakunde publiko.
Deialdia: LIFE SIP 2022-23
Gauzatzeko epea: 2023/10/01 - 2031/04/30
Aurrekontua, GUZTIRA: 19.518.018,00 €
NILSAren aurrekontua: 296.390,00 €
Dirulaguntzak: % 60 LIFE (177.834,00 €)

NILSAko parte-hartzaileak:

  • Itsaso Ilzarbe (bere lanaldiaren % 20 - 318,4 ordu)
  • Jairo Gómez (% 5 - 79,6 ordu)
  • José Chérrez (% 12 - 134,04 ordu)
  • Julen Fernández (% 40 - 636,8 ordu)
  • Unai Sagaseta (% 20 - 318,4 ordu)

 

Nilsa