
PROIEKTUAK, OBRAK ETA URAREN PLANGINTZA
Obren, proiektuen eta uraren plangintzaren arloa araztegi berrien proiektuak izapidetzeaz arduratzen da, alde administratibotik zein teknikotik. Lan horiek egiteko, idatzi, exekutatu, araztegiak eraiki eta, ondoren, NILSAren eragiketa- eta mantentze-arloari entregatu behar zaizkio.
2024an, honako proiektu hauek idatzi ziren:
- Arga Behean eta Valtierra-Arguedasen zentrifugagailuen-gelak birmoldatzea
- Estella-Lizarrako, Lodosa-Sartagudako eta Corellako araztegien birmoldaketa integrala
- San Martin Unxeko ponpaketaren birmoldaketa
- Etsaingo hondakin-uren tratamendua
- Errezuko araztegira iristeko bidea egokitzea
- Doneztebe/Santestebaneko araztegiko biodiskoa ordeztea
- Lesakako lohiak lehortzeko eremuen birmoldaketa
- Induraingo hustubidea konpontzea
- Arguedasko VAPM-21eko hustubiderako konexioa berritzea
Garrantzi, hedadura, konplexutasun tekniko eta finantza-behar desberdinetako obrak dira. Batzuk lan txikiak dira eta beste batzuetan, berriz, araztegi zaharrak bota behar dira berriak eraiki ondoren. Guztiek arreta xehatua merezi dute, zerbitzuak berbera izan behar baitu gune guztietan.
Lizitazioeidagokienez, aurreko ekitaldian egin ez ziren batzuk honako hauek izan ziren:
- Cortes eta Altsasu/Alsasuako araztegietan plaka fotovoltaikoak jartzea
- Tafalla-Erriberriko zentrifugagailu-gelaren birmoldaketa
- Azido azetikoaren % 80 biltegiratzea Estella-Lizarrako depositu finkoan
- Lesakako lohiak lehortzeko eremuen birmoldaketa Lesakako araztegian
- Cadreitako eta Ebro Behereko araztegietako isurketa-putzuak konpontzea
Obrak gauzatzearenesparruan, hau da, proiektu bat idatzi eta lizitatu ondorengo hurrengo fasean, honako jarduketa hauek ditugu: 2024ko ekitaldian likidatutako obrak eta urte horretan gauzatzen ari diren eta 2025era arte luzatuko diren obrak.
Likidatutakoenartean daude Luzaide/Valcarlos (hormak konpontzea); Lerate (tratamendua hobetzea); Arbontze, Ezkurra, Untzue eta Galipentzu (araztegi berriak); Izurtzu (hobi septikoa berritzea) eta Fitero (industrialdea araztegiarekin lotzea).
Gauzatzenari diren obrak, berriz, honako hauek dira: Olazti/Olazagutia; Tutera (birmoldaketa eta handitzea); Doneztebe/Santesteban (biodiskoa). Obra horietako bat ere ez zen amaitu 2024an; aitzitik, hainbat urtez luzatuko dira, konplexuak direlako edo beste arrazoi batzuengatik. Hala ere, lehenagoko paragrafo batean aipatutako likidatutako batzuk urte berean hasi eta amaitu ziren, obra txikiak zirelako, hala nola Ezkurrakoa edo Arbontzekoa.
