82.593.756 metro kubiko araztuta

82.593.756 METRO KUBIKO ARAZTUTA

2024an zehar, Nafarroako araztegiek 82.593.756 metro kubiko hondakin-ur tratatu zituzten. Igerileku olinpiko baten batez besteko bolumena 3.375 metro kubiko dira; beraz, 24.472 igerileku olinpikoz arituko ginateke, publiko orokor gisa ideia bat egiteko. Aurreko urtean, 2023an, 79.411.955 metro kubiko tratatu ziren. Horiexek dira erreferentzia-adierazle gisa erabiltzen diren zenbaki orokorrak. 
 
Alabaina, normalean azaldu ohi dugun moduan, badakigunez publiko orokorrak gaitasun horiek ezagutzen ez dituela, azpimarratu behar dugu NILSA ez dela arazketaz arduratzen den bakarra, badirela beren inguruneko instalazioak kudeatzen dituzten mankomunitateak ere.
 
Foru-erkidegoko bi mankomunitaterik handienak dira: alde batetik, Iruñerriko Mankomunitatea, 2024an 37.662.498 metro kubiko hondakin-ur tratratu zituena, 365.000 biztanleri baino gehiagori zerbitzua emanez. Eta bestetik, Jurramendiko Mankomunitatea; bere instalazioek 5.137.542 metro kubiko araztu zituzten eta 42.000 pertsonatik gorako populazioari eman zien zerbitzua.
 
NILSAn 39.793.716 metro kubiko tratatzen ditugu, gutxi gorabehera 230.000 pertsonari dagozkionak, 630.000 biztanletik gorako errolda oso batean. Alabaina, uraren karga kutsatzailea neurtzeko erabiltzen dugun neurria ez da erroldatutako biztanleena, biztanle baliokidearena baizik. Zer esan nahi du horrek? Gizakienak ez diren beste jarduera batzuen (industria, adibidez) karga kutsatzailea biztanle bihurtzeko koefizientea aplikatzen dugula.
 
Horrela, uretatik kentzen dugun kutsadura unitate bakar batean eman dezakegu, eta ibaira itzultzea saihesten dugu. Biztanle baliokide bat 2,5 biztanle erreal (gizakiak, erroldatuta daudenak) inguru dira. Beraz, guztira 1.082.578 biztanle baliokide ditugu, eta neurri horretan sartzen dira araztu ditugun gainerako jarduerak (industriak, nekazaritzako jarduerak, abeltzaintzako jarduerak, poligonoak…).
 
Arazketa-prozesua erraz ulertzeko, beste deribatu bat lortzen dela ere azaltzen dugu: araztegiko lohia edo lokatza, emaritik bereizten dugun materia lehorra, hain zuzen ere, garbitzeko. 2024an, materia horren  12.350 tona lortu genituen. Aspalditik, tratatu egiten dugu azken helmugara eraman aurretik, kudeatzaile baimendu den Pina de Ebroko (Aragoi) enpresa pribatu batera.
 
2024an Tuterako araztegiko lohien lerroa handitzeko plan bat aurkeztu genuen, Nafarroako lohien tratamendua modu integralean Nafarroan egin dadin, eta horrela, lohi horrek ekarritako onurak ere bertan geldituko dira: ekonomia zirkularra, prozesu publiko osoa, azken kudeatzaile pribatu baten independentzia, ur-zikloaren neutraltasun energetikoa eta urteko prentsa-oharretan planteatu eta jaso ditugun beste gai batzuk. 
 
Esan behar dugu araztegi handienek lohiak tratatzeko lerro bat dutela, eta lerro hori ez duten txikienetakoak araztegi handietara eramaten direla duela hogei bat urtetik hona, araztegi handiago horietan trata daitezen. Beraz, lohi guztia, ibaira itzultzen den ura bezala, prozesatu egiten da higienizatzeko. Ura araztean, likidoa garbitzeaz gain, materia kutsatzaile solidoa garbitzeaz ere arduratzen gara, hain zuzen ere, kutsadura kentzeko.
 
Arazketaren azken deribatuari dagokionez, kontsumitutako energia aipatuko dugu: arazketa-instalazioak elektrizitate-kontsumitzaile handiak dira, gure jarduerak elektrizitate asko behar duelako. Hala ere, klima aldetik neutroak izatea da gure helburua, eta horretarako, besteak beste, eguzki-plakak instalatzeko plan bat egiten ari gara, 2030era arte luzatu dena, nahiz eta hasiera batean 2021-2026 bosturtekorako planteatu genuen.
 
Azkenik, adierazi nahi genuke NILSAk arazketa eta saneamendua integratzen dituela jarduera honi euskarria eta osagarria ematen dioten prozesu multzo handi batean. Adierazle nagusiak sozietate publikoaren zerbitzu-kartan jasotzen dira. Karta hori bi urtean behin eguneratzen da, eta haren adierazleek interes-taldeen gogobetetze-maila neurtzen dute. Gaiari buruz gehiago jakin nahi duenak web-orrira jo dezake, NOR GAREN atalera, eta bertan informazio hori aurkitu ahal izango du.
 
Webguneak erakundeek ezagutarazi nahi dituzten albisteen erakusleiho ez ezik, kudeaketa-tresna ere bihurtu dira, NILSAren kasuan saneamendu-kanonarekin edo kalitate-inkestekin gertatzen den bezala, adibidez. Gainera, gero eta gardentasun handiagoa dute, legeria gero eta zehatzagoa betez. Hori dela eta, honaino irakurtzera iritsi den hori www.nilsa.com kontsultatzera animatu nahi dugu, hemen azaldutako gairen bati buruzko xehetasun gehiago ezagutu nahi baditu. Telefonoz eta posta elektronikoz ere erantzun dezakegu, edo aurrez aurre, lagun diezazukegun zalantzaren bat baduzu eta gure eskumen-eremuari badagokio.   

Nilsa