9.367 pertsonek ikasi zuten arazketari buruz

Erro

9.367 PERTSONEK IKASI ZUTEN ARAZKETARI BURUZ

2024ak zuren parte-hartzea oparitu zigun: 9.367 pertsonak, 748 taldetan banatuta, gozatu eta ikasi zuten heziketa-programarekin. Ez zen inor animatu ingelesez egitera, baina ia laurden batek euskaraz egin zuen. Programa hirueleduna da, eta eskatzaileek eskatutakoaren arabera, gaztelaniaz, euskaraz edo ingelesez egiten da.
 
Gainera, doakoa da, saneamendu-kanonak finantzatzen gaituelako, uraren ordainagiria kobratzen diguten bakoitzean guztion ordaintzen dugun zerga batek. Arreta jartzen baduzu, kanona zer den eta zertara bideratzen den ikusiko duzu, nola erabiltzen dugun.
 
Bestalde, irakurtzen ari bazara eta oraindik ez badakizu araztegi bat nola den, zergatik ez duzu araztegi bat bisitatzen? Zuk nahi duzuna, araztegi guztietarako bisitak antola ditzakegu (Arazurikora izan ezik, Iruñerriko Mankomunitatearena baita. Baina han ere atsegin handiz hartuko zaituzte eta heziketa-programa bikaina eskaintzen dute).
 
Baina Iruñerritik kanpoko herri batean bizi bazara, gertuen duzun instalazio batera gertura gaitezke. Era berean, tailerrak eskaintzen ditugu ikasgelan, hitzaldiak hirugarren adinekoen egoitzetan, jubilatuen elkartetan eta eguneko zentroetan, udako jokoak herrietako plazetan eta beste hainbat gauza…
 
Ez zenekien arazketak alde ludiko eta hezitzailea duenik? Guk erakutsiko dizugu. Ia hamar mila pertsonak ezagutzen dute egunero. Zuk ere ezagut dezazun animatzen zaitugu: idatz iezaguzu comunicacion@nilsa.com helbidera eta zurekin harremanetan jarriko gara bost egun baliodun baino lehen.

Nilsa